Albisteak

Inklusibitatea eta euskal kultura, biak batera Usurbilgo gune sozioekonomiko berrituan

Hutsik dagoen Usurbilgo Michelingo lurzorua eskuratu ondoren, bertan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak epe motzean, eta proiektu sozioekonomiko honen garrantzia eta izaera estrategikoa nabarmentzeko helburuz, agerraldi bateratua egin dute gaur goizean Gipuzkoako Diputazioak, Usurbilgo Udalak, Gureak-ek eta Elkarrek. Denek azpimarratu dute elkarlanaren balio erantsia, “aurrera egiteko” eredu izan daitekeelakoan.

FEVAS eta EHLABE elkarteek desgaitasun intelektualak dituzten pertsonen enplegu publikoan jarri dute fokua

Atzo, Desgaitasunen Nazioarteko Egunean, FEVAS eta EHLABE elkarteek ehun pertsona inguru elkartu zituzten Gasteizko Europa Jauregian, “Aurrerapauso bat desgaitasun intelektualak dituzten pertsonen enplegu publikoan” izenburua zuen jardunaldi batean. Bertan, administrazio publikoek hirugarren sektoreko erakundeekin elkarlanean garatutako zenbait jardunbide egoki aurkeztu zituzten.

Gizarte erakundeek Aldundian sartuko diren adimen-desgaitasuna duten pertsonen laneratzean lagunduko dute

Bizkaiko Foru Aldundiak eta APNABI-Autismo Bizkaia, Gaude, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Lantegi Batuak erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute EPE gainditu ostean foru erakundera mendeko langile gisa txertatuko diren adimen-desgaitasuna duten bost pertsonen laneratzea errazteko. Pertsona horiek euskal erakunde batek lehen aldiz beren-beregi adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbatzen dituen plazak beteko dituzte hautatzeko prozesu zehatz eta berritzaile bat pasa ostean. Erakunde sinatzaileetako langileek banakako laguntza eta jarraipena eskainiko diote langile bakoitzari foru bulego ezberdinetan bere lanpostuan erabat txertatzen laguntzeko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika