LANTEGI BATUAK ETA BIZKAIKO LH IKASTEGI PUBLIKOAK LANKIDETZAN ARITUKO DIRA PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGAGARRITASUNA HOBETZEKO

Jul, 2019

Lanbide heziketako langileei zuzenduta dagoen lanbide heziketa dualaren helburua da erdi-mailako edo goi-mailako ziklo bati dagokion titulua eskuratzeko aukerak erraztea; horretarako, ikaskuntza-prozesua prestakuntza zentroan eta Lantegi Batuaken garatuko da, elkarren osagarri gisa.

Hitzarmen honen bitartez, Lantegi Batuakek eta Ikaslan Bizkaiak konpromisoa hartzen dute gizarte erantzukizunean oinarritutako espazio eta lankidetza berriak sortzeko. Horrela, lan-merkatu barne-hartzaileago

batera bidean hobetzen eta aurrera egiten laguntzea dute helburu, urritasuna duten pertsonen ikusgaitasun eta integrazioa sustatze aldera; betiere, genero ikuspegian oinarritutako ekintzak barne hartuta.

Lurralde historiko osoko 26 Lanbide Heziketako Ikastegi Publikok osatzen dute Ikaslan Bizkaia; kualifikazio handiko irakasleek eskaintzen dute prestakuntza, betiere, irakaskuntza moderno eta kalitatezkoa eskaintzeko helburuz, egungo lan-merkatuaren beharrizanei egokituta eta, aldi berean, ikasleen giza prestakuntzari ere arreta eskainita.

Ikaslan sareak ekintza eta proiektuak sustatu eta koordinatzen ditu, eta Ikastegiei eta Euskal Lanbide Heziketa Publikoari berari lagundu egiten die kudeaketa, prestakuntza, modernizazio eta berrikuntza arloetan aurrera egiten. Era berean, Ikastegien eta enpresa-sarearen arteko loturak sortzen ere laguntzen du.

Lantegi Batuak Gorabidek sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da, urritasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen diharduena. 23 zentrotan garatzen du bere jarduna, Bizkaian duen zerbitzu sare zabalaren bitartez; bertan, 3000 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute, horietatik 2700etik gora urritasuna dutelarik.

Lantegi Batuakek 1000 bezero baino gehiago dauzka, eta industria zein zerbitzu arloetako soluzio gama zabala eskaintzen die; betiere, soluzio guztien kudeaketa pertsonengan, iraunkortasunean, teknologian, berrikuntzan, ekintzailetzan eta eragiketen bikaintasunean zentratutako balioetan oinarrituta, hala bezeroentzako zerbitzuei nola pertsonei laguntzeko zerbitzuei dagokienean. Orain arteko ibilbidean, erakundeak 5000 enplegu baino gehiago sortu ditu urritasuna duten pertsonentzat.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika