Zer da AukerAbility?

AukerAbility pertsonen garapenaren hobekuntza eta desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua sortzera zuzendutako jarduera berriak bilatzea helburu dituen proiektua da.

Proiektu honetan zer egiten dugun jakin nahi duzu? Sar zaitez gure Youtube-ko kanalean edo @AukerAbility-ren twitter-eko kontuan.

NOLA EGITEN DU? NORK HARTZEN DU PARTE? eta NOLA FINANTZATZEN DA?

Bi ardatzen bidez: desgaitasunak dituzten pertsonengan oinarritutako ekintzak, trebakuntzaren, enpresa arruntetako praktiken, lanpostua euren beharretara egokitzearen eta euren narriadura saihesteko eta arintzeko jardueren garapenaren bidez. Desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua lortzea, enpresa-jarduera berrien bilaketaren eta kaleratzearen bidez.

AukerAbility EHLABEk koordinatzen du eta, bertan, honako entitate hauek parte hartzen dute:

  • Gureak
  • Katea Legaia
  • Lantegi Batuak
  • Usoa

Europako Gizarte Funtsak AukerAbility Proiektua laguntzen du; izan ere, horrek proiektuaren % 50 diruz laguntzen du, EAErako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez.

Proiektuak Gipuzkoako eta Bizkaiako Foru Aldundien laguntza ere jasotzen du.

ZEIN IZAN DA INPAKTU SOZIALA?

AukerAbilityk lan-aukera berriak sortu ditu desgaitasuna duten 2.000 pertsona baino gehiagorentzat 2015 urtetik aurrera.

Zehazki, pertsona guztietatik, EHLABEk desgaitasuna duten 973 pertsonaren lan-egoera hobetu egin du, baldin eta pertsona horiek dagoeneko enplegatuta badaude, baina zahartze- edo narriadura-prozesua pairatzen badute; 625 pertsona prestatu ditu lan-merkatuari aurre egiteko; eta, gainera, 414 lanpostu berri sortu ditu, enplegu-nitxo berriak bilatzeari esker.

Sortutako inpakto sozialari buruzko informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu hemen egindako txostena.

Otros servicios de EHLABE

GazteAbility desgaitasuna duen 30 urtetik beherako emakumeentzako eta gizonentzako trebakuntza-bideak eta lan-laguntza erraztea helburu...

Irakurri gehiago
BZI

BZI

Baliabideen Zentro Berezia (BZI) EHLABEk zuzendutako esperientzia berritzailea izan zen. 2007 eta 2015 artean, eta Europako Gizarte...

Irakurri gehiago

Espezializatutako Orientazio Zerbitzuen bidez, EHLABEren bazkideak etengabeko orientazio eta formakuntza prozesuak eskaintzen dizkiete...

Irakurri gehiago

2011ko apirilaren 7an sortutako ForoEcaren helburua Foroa osatzen duten hamabi erakundeen arteko lankidetza-esparrua ezartzea da...

Irakurri gehiago

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika