Atzo, Desgaitasunen Nazioarteko Egunean, FEVAS eta EHLABE elkarteek ehun pertsona inguru elkartu zituzten Gasteizko Europa Jauregian, “Aurrerapauso bat desgaitasun intelektualak dituzten pertsonen enplegu publikoan” izenburua zuen jardunaldi batean. Bertan, administrazio publikoek hirugarren sektoreko erakundeekin elkarlanean garatutako zenbait jardunbide egoki aurkeztu zituzten.