KL KATEALEGAIAK URTEKO MEMORIA AURKEZTU DU

May, 2019

Lehenik eta behin, enplegua 1.000 pertsona inguruan mantentzea lortu dugulako, gure enplegu programetan, KLko lantegietan eta enplegu lagunduan Gipuzkoako beste enpresa batzuetan. Gure zeregina desgaitasuna duten eta bazterketa soziolaboraleko arriskuan dauden pertsonentzat enplegua sortzea da, hau dela eta, urtea oso positiboa izan da alor horri dagokionez. Zalantzarik gabe, epealdi horretan, gure inguruneko jarduera ekonomikoak lagundu egin du, eta azken garaietako goranzko joera mantentzea ahalbidetu digu.

Gipuzkoan erreferentea da gizarte eta lan inklusioari dagokionez, are gehiago kontuan hartuta erakundearen izaera, izan ere, KL enpresa bera osatzen duten pertsonen jabetzakoa da, eta denon artean zaintzen jarraituko dugun eredua. Ekitaldian zehar 144 lagun berri gehitu dira bazkide moduan, enpresaren eredu sozial hau bere osotasunean mantentzeko.


Informazio gehiago 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika