Helburua da hauteskunde-prozesu autonomikoan pertsona guztiek, baldintza beretan, parte har dezaten laguntzea
“Jarraibideen eskuliburua hauteskunde-mahaiko kideentzat” argibideen dokumentu bat da, eta posta bidez iritsiko zaie martxoaren 23tik 27ra egingo den zozketan hauteskunde-mahaiak eratzeko izendatuko diren pertsonei
Gainera, Eusko Jaurlaritzak, informazio idatziarekin batera dokumentazioa modu errazean eta bisualean osatzen duen dibulgazio-bideo bat ere helaraziko du
Mahai bakoitza lehendakariak eta bi bokalek osatuko dute, eta mahaikide bakoitzak 85 euro jasoko ditu eta Gizarte Segurantzaren Sistemaren babes osoa izango du