LANTEGI BATUAK ERAKUNDEAK INDUSTRIA BEZEROEI ESKAINITAKO ZERBITZUA SENDOTU DU, IURRETAKO JARDUERA LOGISTIKOAREN BIDEZ

May, 2021

Gizarte ekonomiako erakundearen zentro logistikoa Arriandi industrialdean dago, AP-1 errepidearen eta Biriatuko mugaren arteko erdiko puntuan, Foronda eta Loiuko aireportuen eta Bilbo eta Pasaiako portuen artean.

Azpiegitura teknologia berrienekin ekipatua dago eta 5.000 metro koadrotan 60.000 erreferentzia biltegiratzeko gaitasuna dauka. Malgutasun eta berehalakotasun irizpideen arabera kudeatuta dago. Zentro hau martxan jartzearen bidez, hemeretzi lanpostu berri sortu dira adimen-desgaitasuna duten Durangaldeko pertsonentzat.

Hub logistikoaren bidez, bezero bakoitzaren arabera egokitutako 3PL konponbideak eta bere sistemekiko konektibitatea eskaintzen ditu. Horrela, egunean 3.000 eskaera-linea kudeatu daitezke. Jauzi kualitatibo bat eman da zerbitzuan, 400 enpresa baino gehiagoko sare anitz baten onurarako. Denetariko enpresak dira: tokiko enpresa txiki eta ertainak, nazioarteko konpainia handiak, eta hainbat sektoretakoak: energia, berriztagarriak, automobilgintza, aeronautika, garraioa, kontsumoa handia, edota ondasun-ekipoak.

Orbea enpresak, esaterako, Iurretara aldatu du bere euskarri logistikoa, Mallabian duen lantegiko pintura-lineak just in time hornitzeko. ZTE Managed Services erakundeak Transnatur-Lantegi Batuak taldea hautatu du 5G zuntzaren zabalkunderako. Talde horren baitan, Lantegi Batuak-ek Txinatik datozen bobinak sendotuko ditu Iurretako Hub eremuan, eta Transnaturrek banatu egingo ditu penintsulan, egindako plangintzaren arabera. Era berean, Lantegi Batuak erakundeak mihiztadura eta paketatze lan egiten ditu hainbat bezerorentzat, hala nola Ingeteam, Sibol edo Toyota Valenciennes (Frantzia).

Iurretako zentroak logistika zerbitzu integrala eskaintzen du. Horren barruan honako aspektuak daude, beste batzuen artean: neurrirako proiektuen garapena; e-commerce, zerbitzua, biltegiratzea eta stockaren kontrola; lehengaien logistika, WIP eta produktu bukatua; manipulazio eta muntaketa industrialen balio erantsia; copacking industrial integratua; prozesuen integraziorako lean logistics; eragiketa industrialen diseinu,

optimizazio eta exekuziorako aholkularitza eta balio-katearen kudeaketa dokumentala.

Instalazio berri horiekin, Lantegi Batuak-ek zerbitzu malguagoa eskaini dezake, bezeroen beharrizanen arabera egokitua. Beren sistemekiko integrazio erabatekoa eta gure SGA sistemarako urruneko sarbidea eskaintzen zaie. Horrela, prestazioak hobetzen dira: kostuen optimizazioa, trazabilitatearen erabateko kontrola, eskuragarritasun-denborak hobetzea, entrega-garraioaren optimizazioa, segurtasun stockaren kontrol automatikoa, garraioaren kostua eta emisioak murriztea, edota enbalajeen birziklatzea.

Lantegi Batuak erakundeak 71,3 milioi euroko fakturazioa lortu zuen 2020an, % 80ko autofinantzaketa bolumenarekin, eta sektorekako dibertsifikazio-prozesuan sakontzen eta zerbitzu eta teknologia anitzeko eskaintza handitzen jarraitu zuen.

Bezeroen artean, automobilgintzaren sektoreko hainbat enpresa daude: CIE Automotive, Batz, Cikautxo, Tenneco Automotive, ZF-Sachs, Plastibor, Lemförder eta Openmatics, era berean, talde automobilistiko nagusien hornitzaile direnak.

Energiaren arloan, Lantegi Batuak-ek hainbat konpainiaren hornidura-katean parte hartzen du, hala nola Velatia, Ingeteam, Mesa Schneider Electric, Pronutec, Uriarte Safybox, Grupo Arteche edo ZIV, era berean, Iberdrola eta sektore energetikoko beste eragile batzuen hornitzaile direnak.

Lantegi Batuak-en beste bezero batzuk: Fanox, Ozeano, Vicrila, Rothenberger, Orbea edo ZTE.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika