Albisteak

GUREAKEK LANTEGI PRODUKTIBO BERRIA IREKI DU MEXIKON

Lantegiaren helburua automobilgintzaren sektoreko nazioarteko bezeroei erantzuna ematea da, eta, horrela, Gipuzkoan dauden lanpostuen iraunkortasuna bermatzea. GUREAKen tokiko partnerra SOLTRA taldeko CINIA da eta desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-aukerak sortzen lan egiten du ere.

LANTEGI BATUEK URREZKO A ESKURATU DUTE, KUDEAKETA AURRERATUAREN URREZKO SARIA

Lantegi Batuek Urrezko A eskuratu dute –kudeaketa aurreratuaren urrezko saria–, zeinaren bidez kudeaketa-jardunbide aurreratuenak dauzkaten erakundeak aitortzen baitira. Haren bidez, errekonozimendua egiten zaie interes-taldeen, bezeroen, pertsonen, sektore publikoaren eta gizarte osoaren gogobetetze orekatua bilatzen duten enpresei. Euskalitek ematen du Urrezko A, eta Gasteizen izango da banaketa-ekitaldia, abenduaren 18an, Europa jauregian.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika