Lantegi Batuek Urrezko A eskuratu dute –kudeaketa aurreratuaren urrezko saria–, zeinaren bidez kudeaketa-jardunbide aurreratuenak dauzkaten erakundeak aitortzen baitira. Haren bidez, errekonozimendua egiten zaie interes-taldeen, bezeroen, pertsonen, sektore publikoaren eta gizarte osoaren gogobetetze orekatua bilatzen duten enpresei. Euskalitek ematen du Urrezko A, eta Gasteizen izango da banaketa-ekitaldia, abenduaren 18an, Europa jauregian.