LANTEGI BATUEK URREZKO A ESKURATU DUTE, KUDEAKETA AURRERATUAREN URREZKO SARIA

Dic, 2019

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta desgaitasunak dituzten pertsonentzako lanbide-aukerak sortzen jarduten du. Gaur egun, % 80tik gorako desgaitasuna duten 3.000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute proiektua. Lanbide-aukerak sortzeko, Lantegi Batuen zerbitzu-eskaintza dibertsifikatuz joan da, eta mila bezero baino gehiago eskuratu ditu.

  • Industria: transformazio metalikoen garapena, mekanizatua, galdaragintza, soldadura, muntaketa elektrikoak, elektronika eta produkzio- eta logistika-zerbitzuak, eskakizun-maila handiko sektoreetako bezeroei soluzioak hornitzera bideratuak (energia berriztagarriak, ekipamendu elektrikoko ondasunak, automobilgintza eta garraioko eta kontsumo handiko materiala).
  • Zerbitzuak: lorezaintzako eta garbitasuneko ingurumen-zerbitzuak, bestelako vending-zerbitzu osagarriak, autonomia pertsonalerako laguntza teknikoen alokairua (Laguntek), adineko pertsonentzako etxeko otordu-zerbitzua (Etxejan), ostalaritza (Restop), turismoa (BBK Bilbao Good Hostel), digitalizazioa eta dokumentu-kudeaketa (Dokudea) edo dokumentuen suntsipen konfidentziala.

Lantegi Batuen kudeaketaren oinarrian, pertsonak ardatz dituzten balioak, jasangarritasuna eta bikaintasuna bilatzea ageri dira, dela bezeroei eskainitako zerbitzuetan, dela desgaitasuna duten pertsonak babesteko prozesuetan.

Kudeaketa Aurreratuko Urrezko A horretaz gain, erakundeak baditu beste hainbat kalitate-ziurtagiri ere, hala nola ISO 9001 (kalitatea), IATF 16949 (automobilgintza), ISO 45001 (laneko segurtasuna eta osasuna), ISO 14001 (ingurumen-zerbitzuak), Aukera Berdintasuna (Emakunde) eta interes sozialaren aitorpena (Eusko Jaurlaritza).

Kudeaketa aurreratuko eredua

Errekonozimenduok bi helburu dituzte:

  • Kudeaketan gehien aurreratutako erakundeak identifikatzea, beste batzuetara estimulu eta erreferentzia izan daitezen.
  • Jendaurrean aitortzea erakundeok egindako ahalegina eta eskuratu duten kudeaketa-maila aurreratua.

Errekonozimenduok eskuratzeak esan nahi du erakunde batek aldez aurretik erakutsi behar duela garapen-maila jakin bat eskuratu izana kudeaketa-sisteman. Horretarako, Euskalitek kanpo-alderaketako eta -ebaluazioko zerbitzuak ipintzen ditu Euskadiko erakundeen eta enpresen eskura, kudeaketa aurreratuko eredua erreferente gisa izanik.

Bi zerbitzu horietan, erakunde baten kudeaketaren analisi globala eta sistematikoa egiten dute erakunde horretatik kanpoko aditu independenteek; hala, kudeaketa horren aurrerapen-mailaren ikuspegi objektiboa eskaintzen dute, indarguneak eta hobetzeko alderdiak nabarmenduz. Guztia ere erakundeek egiten duten hausnarketa eta autoebaluazioaren «ispilu» izateko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika