EKONOMIA SOZIALAREN FORO GLOBALA GSEF2018 EKITALDIKO IZEN-EMATEKO EPEA IREKITA DAGO

Jun, 2018

Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa GSEF nazioarteko sarea da, zeinetan gizarte-ekonomiaren garapena babesten duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko interes-taldeak elkartzen diren.

Gizarte-ekonomiaren erakundeen eta tokiko gobernuen arteko elkarlanaren bitartez, GSEFek honako xede hauek lortu nahi ditu: kalitatezko lanak sortzea, oinarrizko demokraziaren aurrerapena, bidezko hazkuntza eta garapen jasangarria. Giza duintasuna eta ekologia jasangarria bezalako balioak GSEFk burutzen duen jarduera ororen funtsezko printzipioak izango dira.

Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren (Global Social Economy Forum, GSEF) 4. edizioa antolatuko da oraingoan. Seul hiriak hasi zuen 2013. urtean, tokiko gizarte-ekonomiako kideekin elkarlanean.

Hego Korean egin zen berriz ere 2014. urteko edizioa; hura amaitutakoan GSEF erakundea sortu zen nazioarteko elkarte iraunkor gisa, zehazki, gizarte-ekonomia tokiko garapen ekonomikoaren faktore nagusitzat jotzen duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko interes-taldeak bateratzen dituena.

2016. urtean, Montreal hiriak eta Chantier de l’Économie Sociale erakundeak batera antolatu zuten foroa Montrealen; hala, tokiko gobernuek eta gizarte-ekonomiaren eragileek hirien garapenerako egindako elkarlana izan zen erakusgarri.

Osoko Bilkurak, Tailer Bilkurak, Bisita Teknikoak eta 150 txostengile baino gehiago. GSEF2018 ekitaldiak aukera emango du erronkak eta lankidetzak elkarbanatzeko eta munduko Gizarte Ekonomiaren jardunbide egokiak ezagutzeko.

Foroa bilera dinamiko eta parte-hartzaile bat izatea da asmoa, tokiko eta nazioarteko kideen laguntzarekin eraikitakoa. Aukera paregabea da mugaz haraindiko elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ikuspuntuak nahiz esperientziak partekatzeko. Hauxe da foroaren gai nagusia: Gizarte-ekonomia eta hiriak: Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna.

ASLE, EHLABE, EUDEL, Gizatea, Konfekoop, REAS Euskadi eta Sareen Sareak Antolakuntza Batzordean parte hartzen dute. Batzordea Bilboko Euskalduna Jauregian izango den 2018ko edizioaren azken detaileak prestatzen ari da. Foroko programa eta azken orduko informazio osoa esteka honen bidez www.gsef2018.org kontsulta daiteke.

Inskribatu zaitez honako link hau jarraituz: INSKRIBATU

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika