Nola funtzionatzen du datu-bankuak?

Oharra: Datu-bankua hobe ikusteko, gomendagarria da Mozilla Firefox edo Google Chrome internet nabigatzaileak erabiltzea.

EHLABEko datu-bankua bost ataletan dago antolatua: desgaitasunaren prebalentzia, desgaitasuna duten pertsonen laneratzea, gizarte prestazioak, desgaitasuna duten pertsonen lanaren panoramika eta EHLABEko kide diren entitateetako enplegua. Era berean, atal hauetako bakoitza hainbat arlotan banatzen da eta hauek, halaber, gai honen inguruan eskuragarri dauden datu eta adierazleak modu antolatuan biltzen dituzten bistaratzeetan.

Datu-bankua osatzen duten bistaratzeak, Tableau Desktop izeneko programarekin egin dira, aldagai desberdinen araberako datu eta adierazle desberdinak modu erraz eta irisgarrian kontsultatzea ahalbidetzen duena, erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokituz.

Nola erabili bistaratzeak

Bistaratzeetara sartzeko, webgunearen goialdean kokaturik dagoen datu-bankuaren atal zein arloetako batean sakatu behar da. Atal batean (kolore beltzez) sakatuz gero, modulu tematiko horren inguruko informazio orokorra izango duzu, baita eskuragarri dauden bistaratzeen sarbideak (kolore berdez) ere.

Zalantzarik bai?

Jarri harremanetan gurekin

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika