EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) desgaitasunak dituzten pertsonen gizarte- eta lan-txertatzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea da.

Elkarrizketa-ekintzak sustatzen eta garatzen ditugu erakundeekin eta gizarte-eragileekin, erakunde kideen elkar-lankidetzatik abiatuta eta, interes orokor bezala, desgaitasunak dituzten pertsonen enplegagarritasunaren bilaketa partekatuta.

EHLABEko erakunde guztiak:

  • Erakunde dinamikoak eta trakzio-eragileak dira, eta balioa ematen diote merkatuari, jarduera lehiakorren eta kudeaketa profesionalaren bidez.
  • Ez dute irabazi-asmorik, eta etekina proiektuaren garapenean inbertitzen dute berriro, horren iraunkortasuna helburu.



Harreman Sarea

Elkartea osatzen duten erakundeez gain, EHLABEk erakunde publikoekin eta pribatuekin hitzarmenak ezartzea bere kudeaketaren elementu estrategiko bezala sartzen du: 

  • Eusko Jaurlaritza
  • Lanbide – Servicio Vasco de Empleo
  • Foru Aldundiak
  • EGES
  • Sareen Sarea
  • FEACEM
  • EEE
  • EASPD
  • Gezki
  • Innobasque

Eta beste hainbat erakunde.

Zalantzarik bai?

Jarri harremanetan gurekin

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika