Baliabideen Zentro Berezia (BZI) EHLABEk zuzendutako esperientzia berritzailea izan zen. 2007 eta 2015 artean, eta Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2007-2013 Programa Operatiboaren barnean, horren helburuak desgaitasunak dituzten pertsonei eragiten dieten lan-eremuko diskriminazio- eta desberdinkeria-egoerei erantzutea eta euren enplegagarritasuna hobetzea ziren.
BZI proiektuaren bidez, erakunde parte-hartzaileen gaitasunen eta ezagutzen garapen teknologikoa bilatu da, esperientzia berritzaileak eta arrakastatsuak desgaitasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea helburu duten I+G+b programen garapenean inplikatutako beste eragile batzuei transferitzea sustatzeko.
BZIren eragiketak proiektuaren ardatz nagusiak diren hiru jarduera-eremuren inguruan egituratzen dira: lan-aukerak, pertsonalizatutako garapena eta I+G+b soziala eta teknologikoa.
Honako hauek parte hartu dute EHLABEk zuzendutako BZIn:
Europako eta gure inguruko erakunde nagusiek laguntzen dute BZI Proiektua; izan ere, horiek horren izaera berritzailea eta gizartean izandako inpaktu positiboa aitortu dute. Zehazki, Europako Gizarte Funtsak proiektuaren % 50 laguntzen du diruz, EAErako bere 2007-2013 Programa Operatiboaren bidez. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Caja Vital Kutxaren eta BBKren lankidetza du.
AukerAbility pertsonen garapenaren hobekuntza eta desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua sortzera zuzendutako jarduera berriak bilatzea...
Irakurri gehiagoGazteAbility desgaitasuna duen 30 urtetik beherako emakumeentzako eta gizonentzako trebakuntza-bideak eta lan-laguntza erraztea helburu...
Irakurri gehiagoEspezializatutako Orientazio Zerbitzuen bidez, EHLABEren bazkideak etengabeko orientazio eta formakuntza prozesuak eskaintzen dizkiete...
Irakurri gehiago2011ko apirilaren 7an sortutako ForoEcaren helburua Foroa osatzen duten hamabi erakundeen arteko lankidetza-esparrua ezartzea da...
Irakurri gehiagoZalantzarik bai?
Jarri harremanetan gurekin
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika