Albisteak

ASIER VITORIA GUREAKEKO ZUZENDARI OROKOR BERRIA

Asier Vitoria Inchausti GUREAKeko zuzendari izendatu berri dute. Urriak 8an ospatu zen administrazio kontseiluan berretsi dute kargua eta bertan izan dira Gureak, Atzegi, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ilunion, Kutxa Fundazioa eta Donostiako Udaleko ordezkariak.

APNABI-k 40 urte bete ditu

Duela 40 urte hainbat gurasok bat egin zuten beren seme-alaba autisten bizi-kalitatea hobetzeko. Horrelaxe sortu zen APNABI, eta horrelaxe irabazi zuten bazterkeriaren aurkako lehen bataila. 40 urteotan pertsona eta erakunde askoren artean egin dute lan.

EKONOMIA SOZIALAREN FORO GLOBALA GSEF2018 EKITALDIKO IZEN-EMATEKO EPEA IREKITA DAGO

Ekonomia Sozialaren Foro Globala GSEF2018 ekitaldiko izen emateko epea irekita dago. Europan izango da eta antolakuntzak Bilbo aukeratu du aurtengo egoitza izan dadin Urriaren 1, 2 eta 3an. Mundu osoko 1000 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute Gizarte Ekonomiari buruzko nazioarteko izen handiko ekitalde honetan. EHLABE-k nazioarteko ekitaldi honen antolakuntza batzordean parte hartzen du.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika