Albisteak

Data: Mayo 2025

Desgaitasuna duten pertsonen enpleguak gora egiten jarraitzen du Euskadin, eta Estatuko batez bestekoa baino 10 puntu handiagoa da

• Euskadiko zentro berezietako entitateek, EHLABEn sartuta daudenek, desgaitasuna duten 8.716 pertsona enplegatu zituzten 2024an, aurreko urtean baino % 1 gehiago, gaur goizean aurkeztutako balantzearen arabera. • Desgaitasuna duten pertsonen jarduera-tasa Euskadin Estatuko altuena da, % 45,7koa, Estatuko batez bestekoaren % 35,5en aldean. • Gainera, plantillen % 60 desgaitasunen bat duten langileak dira, laguntza handiagoa behar dutenak (gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala edo % 65etik gorako desgaitasun fisikoa eta sentsoriala). • EHLABE zentroek 408,5 milioi euro fakturatu zituzten 2024an, eta 8,64 euro sortu zituzten Administraziotik jasotako euro bakoitzeko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika