Lantegi Batuak erakundeak lau zentrotako jarduera eraldatu du babes-ekipoen fabrikazioan laguntzeko

Abr, 2020

Maskarak segurtasun handikoak dira, eta aurpegi-babesak homologatuak. Zuzenean fabrikatzaileak hornitzen ditu. Berrerabiltzekoak dira, filtroa aldatu baino ez zaie egin behar.

Jarduera horretarako, 70 pertsonako talde berezia sortu da, Lantegi Batuak erakundearen Sestao, Zalla, Abadiño eta Txibilako zentroetan. Normalean automobilgintzaren sektoreko industria-operazioak burutzen dira lantoki horietan.

Egoeran honetan ere, Lantegi Batuak erakundeak berarekin lankidetzaren ari diren enpresen beharrizanetan zentratu du arreta, eta jarduera malgutu du, pertsonei eta gizarte osoari erantzuteko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika