EHLABEk eta Orkestrak honako koadernoa aurkeztu dute: "Inpaktua Euskal Eredua Inklusioa Euskadiko Gizarte Ekonomiaren testuinguruan"

Oct, 2023

Gaur, urriak 17, Orkestrak (Lehiakortasunerako Euskal Institutua), EHLABErekin batera, Ongizaterako lehiakortasuna: desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko euskal ereduaren ekarpena koadernoa aurkeztu du Kursaalen (Donostia).

Desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko EAEko eredua duela 40 urte baino gehiago hasi zen garatzen. Euskadin desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzea sustatzeko balio, tresna, jarduera eta baliabideen sistema partekatua da. Hala ere, zalantzazko testuinguru global batek, «gizarteratzearen olatuak» eta hiru trantsizio iraunkorrek dituzten erronka eta aukerek beharrezkoa egiten dute lurraldeko eragile publiko eta pribatuen artean ikuspegi partekatu bat eraikitzea, Ereduak Euskal Autonomia Erkidegoaren ongizaterako lehiakortasunari laguntzen jarrai dezan landu beharreko erronkei buruz. Lan hori eragile horien arteko elkarrizketa elikatzeko oinarri gisa planteatzen da, eta, horretarako, hainbat ekintza eta funtsezko rol bat identifikatzen dira EHLABErentzat, abian jarriko dituzten prozesuak erraztuko dituen eragile gisa.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika