Guía Útil
Consejos, requisitos, leyes...
Todo lo que necesites saber
Datos y estadísticas sobre Empleo y Discapacidad de la CAPV
Zehaztasunez esan daiteke EHLABEk, lurraldeaz gaindiko erakundeak, EAEn beren minusbaliotasunaren ondorioz ohiko enpresetan lana aurkitzeko zailtasunak dituzten milaka pertsonentzako enplegua sortzen duten eragile ia guztiak bateratzen dituela. Egindako ahalegina handia bada ere eta urtez urte EHLABEn sartutako enpresek gero eta enplegu egonkor gehiago sortzen badute ere, desgaituen langabezia indizea biztanleria langile orokorrarena baino askoz ere altuagoa da.
EHLABEren zereginean funtsezkoak diren proiektu soziala eta enpresa jarduera ingurune zailetan egin behar dira, esaterako, industrian edo zerbitzuetan, izan ere, ingurune horiek enpresa eta industria mundua zuzentzen duten arauak betetzea eskatzen dute, inolako erraztasunik eman gabe. Dena den, badugu abantaila bat: gure helburua enplegua sortu eta mantentzea da, gure proiektu sozialetik kanpoko pertsonentzako irabaziak lortzeko beharrik gabe.
Gainera, gure proiektua gauzatzeko, gure inguruko gizarte eta enpresen eskaerei erantzuteko gai diren zentroen sare zabala osatzen duten baliabide teknologiko aurreratuak eta instalazio modernoak ditugu.
Hau da EHLABEren EGINKIZUNA:
Ezin dugu ahaztu, gure enpresek ekoizpen merkatuan lehiatzeko jasan behar dituzten zailtasunez gain, langile desgaituek, bereziki adimen desgaituek, behar dituzten doikuntza pertsonal eta sozialerako zerbitzuak emateko ezarri behar diren aparteko baliabideak erabili behar ditugula. Gainera, baliabide horiek monitore profesionalei giza prestakuntza izatea eskatzen diete, ohiko enpresetako langileei eskatu ezin zaiena.
Koordinazioa, industria eta merkataritza politikak bateratzea, eta eremu sozialean eta lanbide eta gizarte prestakuntzaren eremuan elkarlanean aritzea izan dira, beti bezala, EHLABEren oinarrizko helburuak. Taldeko bazkide guztien arteko interkomunikazio iraunkor horrez gain, elkartea lan babestuaren eta gizarte zerbitzuen arazoak tratatzeko foroetan izan da, EAEn, Estatuan eta Europan.