Pertsona desgaituen enpleguko problematikaren ikuspegi integralari esker hainbat urtetan lortutako emaitza ezin hobeak direla eta, EHLABEk esperientzia handiarekin ematen ditu kontrataziorako aholkuak.
Enplegu zentro berezietako arduradunek kontratatzeko moduari buruzko informazioa ematen diete enpresei:
EHLABEk pertsona desgaituak ohiko lan merkatuan txertatzera zuzendutako programak garatzen ditu. Enplegu aukera bilatzaileek eta lanpostuko prestakuntzarako prestatzaileek osatutako giza baliabideen unitateek enpresariarentzako eta langile desgaituarentzako laguntza metodologia integrala erabiltzen dute, langilea enpresan sartzeko fase guztietara egokituko dela bermatuz: aukeren bilaketa, lanpostuko prestakuntza eta epe luzerako ondorengo jarraipena. Bide hori bi formula hauen bidez gauzatzen da:
Laneko prestatzailea lanpostuko prestakuntza programa bat in situ martxan jartzeaz arduratzen da.
Laneko prestatzaileak, lanpostua behatu eta erabiltzailearen profilaren ezaugarriak ezagutu ondoren, kasu bakoitzean nabarmendu beharreko zeregin eta ekintzak identifikatzen ditu, ikasketa estrategia egokienak aplikatuz:
Langileak bere zereginak egiterakoan autonomia izatea ahalbidetzen duen prestakuntza trinkoaren ondoren, ekintza planak epe luzera jarraipen iraunkorra egitea ezartzen du, langile desgaituak bere lanpostuan izan ditzakeen arazoak konpontzeko. Kasu honetan ere, beharrezkoa izango da laneko prestatzailea, pertsonen eta laneko jardueraren arteko beharrezko doikuntzak egiten lagunduko baitu. Hau da, erakundeek, prestakuntza trinkoa amaitu ondoren ere, laguntza ematen jarraitzen dute, laguntza hori beharrezko elementua baita pertsona desgaituen laneratzean.
Beraz, adimen urritasuna duten pertsonen familiako ordezkariekin elkarrizketa pertsonal ugari egiteaz gain, proiektu adjudikaziodunek harreman estuak izan dituzte eskatzaile askoren jatorri diren lanbide prestakuntzako zentroekin eta osasun mentaleko zentroekin, buruko nahasmendua duten pertsonen enplegu aukerak zein diren ikusteko.