Ehlabe

Fondo Social Europeo Govierno Vasco

IRISGARRITASUNA

Validado el XHTML 1.0 Transitional ¡CSS Válido! Icono de conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Zer da irisgarritasuna?

Irisgarritasunak ahalik eta pertsona gehienek web orrian nabigatu eta bertako edukiak jasotzeko duten ahalmena adierazten du, indibiduo horien mugak ala erabileraren kontestuan sor daitezkeen mugak direnak direla. Bere helburu nagusia urritasun, ezgaitasun edo minusbaliotasunen bat duten pertsonei sarean ibiltzea bermatzea da eta arazorik gabe nabigatu dezaten lortzea.

Zergatik du horrenbesteko garrantzia irisgarritasunak?

Oso garrantzitsua da sarean pertsona guztien eskura dauden espazioak sortzea, honela, bidezkoa den sarbidea eta aukera-berdintasunak eskaintzen baitizkiegu urritasuna duten pertsonei. Irisgarria den web orri bati esker, urritasun, ezgaitasun edo minusbaliotasunen bat duten pertsonek eta, baita adineko pertsonek ere, sarean dauden edukiak eta informazioak eskura ditzakete. Era berean, elkarrekintzan aritzeko aukera sortzen diegu eta gizartean partaidetza aktiboagoa izan dezaten laguntzen.

Abantailak

Irisgarria den web gune bat mesedegarria da guztiontzat. Irisgarritasunari jarraitzen dioten arauak kontuan izanik diseinatzen dugunean, urritasunen bat duten pertsonak eta adineko pertsonak gizarteratzen laguntzen ditugu eta normalean sarean oztopo gehiegi aurkitzen dituztenen diskriminazioaren aurka egiten dugu.

Bestalde, aipatutako kolektibo hauen sarbidea posible egiteaz gain, irisgarria den web orrialde bat jende gehiagora iristen da, komunikazio ahalmena areagotuz, bere erabilgarritasuna eta bilatzailea hobetzen ditu, dispositibo askatasuna onartzen du, edukiak formatu eta dispositibo ugarietan berrerabilgarriak dira, eraginkortasuna hobetzen du eta erantzukizun sozialaren adierazle da, gainera.

Irisgarritasun-mailak

Irisgarritasunari dagokionean, bete beharreko baldintza ezberdinak daude. Hiru adostasun-maila zehaztu dira hasiera batean (A, AA eta AAA) eta hurrengo egiaztatze-puntuak barne hartzen dituzte:

EHLABEren web orri honek AAA maila betetzen du.

El W3C eta WAI

World Wide Web Consortium (W3C) 1994. urtean jaio zen. Bere helburua web orrialdearen estandarrak eztabaidatu, adostu, sortu eta zabaltzea zen eta horretarako sortu zen Web Accesibility Initiative (WAI). Azken honek, irisgarritasunaren printzipioak zabaltzeko asmoz, hainbat arau, oinarri, teknika eta aholku zehaztu ditu, enpresei, gobernuei, instituzioei, profesionalei eta erabiltzaile zuzendutakoak.

Informazio gehiagorako hurrengo web orria bisita dezakezu:
http://www.w3c.es/Traducciones/es/WAI/intro/accessibility

 

EHLABE | Epele Bailara, 35 | 20120 HERNANI - Gipuzkoa | email: ehlabe@ehlabe.org
Desarrollo: www.bitymina.com