|
Txartel horren helburua da, titularrari urritasun-egoera aintzatestea, dagokion maila, mugikortasun-tarte eta txartelean bertan agertzen den iraungitasun-data errespetatuta, betiere. Urritasun-txartela aurkeztuta, erabiltzaileak bere burua identifikatu ahalko du, uneoro paperezko urritasun jakinarazpen nahiz egiaztagiria erakusten ibili barik. Txartel hori pertsonala eta besterendu ezina da. Bera eskuratzeko, nahitaezkoa da erabiltzaileak aurretiaz urritasun-ziurtagiria edukitzea.
|