Baliabideen Zentro Integrala (CIR), EHLABEk zuzentzen duen esperientzia berritzailea da; lan-merkatuan gertatzen diren diskriminazio eta berdintasunik eza bezalako egoerei erantzuna ematea du helburu, urritasunen bat duten pertsonen enplegu-maila hobetze aldera.
CIR proiektuaren bidez erakunde parte-hartzaileen gaitasun nahiz ezagutzen garapen teknologikoa lortu nahi dugu, esperientzia berritzaile eta arrakastatsuen gardentasuna sustatzeko I+G+b programak garatzen diharduten eta urritasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi duten gainerako eragileen artean.
CIR-ren eragiketak proiektuaren ardatz nagusiak diren hiru jarduera-eremuren inguruan egituratzen dira: enplegu-aukerak, garapen pertsonala, eta I+G+b sozial nahiz teknologikoa.